XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noiz akabatuko da gerra?

Ori galdeti zidan juandako egun batean Ondarrabiarr batek eta nik erantzun zion:

- Begira: ez du iñork ori jakingo; ez daki iñork; baño nola dijoazen gauzak ikusirik, esan diteke akabatuko dala bai.

- Baño S. Pedroetako Irungo festetako uste dezu akabatuko dala?

- Baño uste al dezu Jaungoiko naizela edo ori jakiteko? Akitua ez badago, iduritzen zait ordurako gauzak argi aski ikusiko ditugula.

Gerra badakizu malda-gora juan bearrean malda bera dijoala; ta Madrid...

- Zerr? Arrapatuko al dute Madrid ?

- Um ! ! Ez da errax ! ! Zailla da !

Nekez nekez ibilliko dira ! ! Ez dute arrapatuko ; onezkeo Madrid erori ez danean ez da eroriko (ez darorke).

- Arrazoiak ? Nola ez ba ! Zergatik ez ?

- Entzun : Gogoratu Irun'en gertatu zana.

Baderitzait sirena aditzen nagola, ta, nola atzendu ta aztu Puntako tiroak eta ?

Arapatu al zuten nolanai Irun ?

Bai al zegoen armik ?, muniziorik ?, soldadurik ? gidaririk ? diziplinarik ?

Badakigu Ondarrabikoak eta Irundarrak armik gabe, diziplinarik gabe lan aundi-aundia izugarria eman giniegula militarrai; ta orain Bilbon bezela preparatuak egon bagiña, ta traiziorik izan ez balitz, oraindik Irun gurea izango litzakela noski.

Arira ba!! Agirian dago Madrid, Barzelona, Balenzia, Bilbao, Santander eta gaur, orain zortzi illabete bañoz askoz obekigo daudela : munizioakin.
Gudari bikañakin eta batez ere diziplina aundiarekin ; beraz orduan, orain zortzi illabete artu ezin bazuten, orain ezin izango dutela iñolaz, iñolaz ; eta italianoakin gutxiago.

Bilbaon sartu nai dutela ? Ikusiko degu ! ! Jipoi-zigorkada ederrak eraman bearr dituzte oraindik.

Ea noiz akituko dan gerra ? Ez det uste asko iraungo duenik.

NIKASIO